XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso iraupen oneko egurra da.

Asko erabiltzen da kanpo-lanetarako eta gure artean altzairuzko ere bai.

Gela. Sin.: Koartoa Etxe batek barnean izaten dituen pieza edo toki-zatiketetako bakoitza, bereziki lotarako erabiltzen direnak (logelak).

Gereta. Sin.: Koltza. Urra-makilak edota kanaberak gurutzelarkatuz egiten den ehundura, sabaizunetan igeltsuari eusteko erabiltzen dena.

Geruza. 1. Zerbaiti gainetik jartzen zaion babesteko edo apaintzeko estaldura, gorputz baino azalera handiagokoa.

2. Lur, hormigoi edo beste material bateko tongada lodi gutxikoa, kofradura bat betetzean edo betelana egitean, etab.etan botatzen dena.

Gezia. 1. Arkitektura gotikoaren berarizko elementu arkitektonikoa, kanpandorre eta dorreetan erremate piramidal edo koniko bezala jartzen zena. Ik. Orratza.

2. Arku baten goreneko puntuaren eta bere sokaren arteko distantzia bertikal maximoa.

3. Habe, arku, sabai, etab. baten deformazio maximoko puntuaren eta puntu horren deformazio aurreko posizio teorikoaren arteko distantzia.

Gezileihoa. Sin.: Saiatera. Defentsa-murru batean horizontalka edo bertikalka (antzina gurutze-moduan) eta barnerako, kanporako nahiz bi aldetarako laprandura edo isuria eginez irekitzen den leiho-modu luze eta estua. (arku-gezitarako).

Gidalerroa. Puntu, lerro edo azalera baten mugimendua gidatzeko erabiltzen den lerroa beste lerro, azalera edo bolumen bat sortzeko unean hurrenez hurren.

Gilbordura. Inestabilitate elastikoko fenomenoa zeinak konpresioko indar baten pean dagoen elementu baten ardatzeko deformazio laterala eragiten bait du hain zuzen konpresio-indarraren eta elementuaren lerdentasunaren artean nolabaiteko desproportzioa ematen delako.

Gilbortu. Luzera dezente eta sekzio txiki samarra izaki beren luzeko ardatzaren zentzuan konprimituta egoteagatik erditik konbatu eta deformatu, huts egin eta hausteko joera azalduz.